XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emakumearen eleiz-arazoa.

Batzarrak, orregaitik, Jainko-erria lur gaiñean zar-barriztutzerakoan, andrazkoak, goi-eskerraren bitartez emon leikeen laguntasun bikaiña ezagutu nai izan dau; ta aldi berean, bere arazoa goi-goi ipiñirik, dei egiten dautso bape duda barik gizadia jausi ez dadin laguntasuna eskatuaz, gizonak bizitzeaz bakezkoak egin daiezan, munduko bakea onik atera daiten ().

Ez dogu albora itxi nai, bigarren, Santa Teresa espaiñarra zanik; eta Espaiña'k euki be bere aintzarik aundienetakotzat dauko.

Aren nortasunean, izan be, errez ezagutzen dira jaio zan aberriaren bereizgarriak: ezpirituzko kemena, sentipenen sakontasuna, arima zintzoa, Eleizearekiko maitasuna.

Bere irudia, bizi izan ziran mendea arima-loratze ederrez marratzen daben santu ta maixuen aldikada ospetsuan ezkutatzen da.

Arei entzun oi dautse eratsu ta apalik; baiña ba-daki, gogozko bizitza betea dauan maixuari dagokionez begi zorrotzez, zelan eurak epaitu be; ta areik be, eurenez, orrelakoxetzat joten dabe Teresa ama.

Bestetik, ostera, aberri barruan eta mugaz andik Barriztatze aizeak zakar astintzen dira, Eleizearen semeak eurak alkar muturka jarririk.

Teresa'k, egizale zalako ta Maixuaz barru-barruko artu emona euki, askotariko naibage ta aitu eziñak sufridu bear izan ebazan; ez ekian bere ezpiritua zelan bakera ekarri, batasuna urraturik ikustean.

Asko nekatu nintzan idazten dau eta, zeozer nintzalakoan, negarrez eskatzen neutson Jaunari ipiñi egiola ainbeste gatxi esia ().

Oiñazean egiztatutako Eleizeaz bat-sentidutze onek, indarrak sakabanatuta ikusirik, bere gaztelar ezpirituaren sendotasun guztiagaz, Jainko-erria jaso ta zabaldu nai bizitan, gaitz orri arpegiz arpegi jarri ta gogor egitera eroan eban; inguruan eukon munduaren barreneraiño sartzea erabagi eban, begiratu barriztatzaille bategaz, sartu be, mundu orri zentzun bat, gozotasun bat, kristau arima bat emotearren.

Bost gizaldi geroago be, Avila'ko Teresa deunak bere ezpirituzko egitekoaren oiñatzak itxiaz jarraitzen dau:(...).